XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Emezortzigarren urtean Villagarcía de Campos-en jesuita sartu ta, Palenzian eta Valladolid-en apaiztarakoak bukatuta, Euskalerrira itzuli zan mixiolari, gogojardun-zuzendari ta euskal idazle; Carlos IIIgarrenak erbesteratu ta, irurogei ta zazpi urtekin, Italia-ko Castel San Giovanni-n orain berreun urte illik (1770).
Muga-bitarte oietan baiña aren espiritua datza, zabal, sakon, aundi.
Ondo erori zitzaion bataioko ura Agustiñi.
Mantxa gabe eramango du grazizko jantzia goiko erreinura.
Jaunartu edo Jesus aldareetan adoratzeke egon eziña utzi zion leenengo jaunartzeak.
Garbitasun zinitza (
Ez uste, ordea, utsean edo duan jasotako graziak zituanik.
Ordain aundiak eman zituan trukean.
Jaunaren doaiak otoitzez eta penitentziz zaitzen zirala irakurrita, zilizio zorrotza erantsi zion bere narru-azal samurrari, ta sei illabetez erabili, arreba konturatuta orduan ixil-bearrez utzirik.
Sarri egiten du barau, amaren jakiñean.
Etxe-barruan, familikoak noiz bere ondotik pixka bat aldenduko zai dabil, bizkarrari dizipriña-zartako galantak erantsiz bakar-uneak betetzeko.
Muttiko gazte, lau-bost gau lurrean egiten du lo, arrillua buruko, pentsamentu lizun batek lan eman diola-ta.
Ta oiek baiño areago, ikasi egiten du, liburuei gogotik eman, ixturiante danez.
Nobizio sartuta, gure
Ortik, biotz eta anima berri eskatzen zizkion Jainkoari aspertzeke.
Animaren on-bidea otoitza izanik, gogor ekin eta ater gabe iraun zuan eriotz-uneraiño.
Loyolako pake ta isil-miñak zitun, mixiotan, Jaunarekin itz-aspertuetarako.
Etxe aldian, lanari lotuta ez bazegon, jakiña Sakramentu-aurrean zegola.
Or belaunbiko errezatzen zuan egunoroko Brebiarioa.
Egitekorik ez zuan artuko goikoen baimenik gabe: Jaunaren borondateakin nai zuan asmatu, obeditzetik.